Kamioi batek istripua izan du N-1ean
Kamioi batek istripua izan du N-1 errepidean, Ordizia parean. Gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta erdibitzailea jo du. Gidaria onik eta bere kabuz atera da itzulita zegoen kamioiaren kabinatik. Ezbeharrak, erretentzioak eragin ditu Donostiarako norabidean.