Ordiziako ikasleek 90 zuhaitz landatu dituzte
Jakintza Ikastolako eta Urdaneta ikastetxeko LHko 6. mailako ikasleek 90 zuhaitz landatu dituzte gaur goizean Ordiziako Garbigunearen goiko aldeko lur eremuan. Binaka landatu dituzte zuhaixkak, udal lorezainen laguntzarekin. Zuhaitz horietatik 40 haritzak dira, beste 40 haginak eta gainontzeko hamarrak haginak. EAEko berezko espezieak dira hirurak, eta hirurak espezie mehatxatuen katalogoan interes bereziko maila dute. Ordiziako Udalak urteak daramatza hiru zuhaitz espezie horiek landatzen herriko berdeguneetan.