Talo ikastaroa eta jana datorren ostegunera atzeratu dute
Zaldibiako Beti-Gazte jubilatu elkarteak astebete atzeratu du taloak egiteko eta ondoren jateko saioa. Berez atzo (otsailak 21) zuten egitekoa, baina hileta bat izan zenez garai berean, hurrengo ostegunera aldatu dute. Otsailaren 28an egingo dute, 18:30etik aurrera, Beti-Gazte tabernaren aurrean. Elkarteko jubilatuentzat eta 18 urtetik beherako haur eta gazteentzat antolatu dute juntadizoa.
Erlazionatutako edukiaTaloak egin eta jango dituzte jubilatuek, gaur