Zubi-Buruko mus txapelketa bihar jokatuko da Zaldibian, sari handiekin
Zaldibiako Zubi-Buru elkarteak urteroko legean mus txapelketa antolatu du. Bihar arratsaldean jokatuko da, elkartearen egoitzan eta inguruko tabernetan. Goierriko mus lehiaketa zaharrenetakoa da, eta biharkoarekin 38 ekinaldi izango ditu. Ordiziako Argiberri elkartearena, adibidez, urtebete geroago hasi zen.
Lehiaketa 16:30ean hasiko da. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du, sarrera gisa. Lau erregera, eta sei hamarreko hiru ustelera izango da jokoa. Epaileen erabakia aldaezina izango da.
Saritan, irabazleek 1.500 euro eta txapelak jasoko dituzte. Bigarrenek, 800 euro; hirugarrenek 400, eta laugarrenek 200 euro.
Handik atzera, bosgarren bikoteak arkume bat eta bi idi txuleta (Pili harategikoak), seigarrenak beste horrenbeste (Erauskin harategikoak), zazpigarrenak bi afari Zubi Ondo jatetxean, eta zortzigarren sailkatuek bi afari Illati tabernan.
Zaldibiarren aurreneko bikoteak bi txuleta jasoko ditu.