Arrietak eta Andonegik finalerdia dute bihar Beti-Alain
Oiangu elkarteko Gari Arrieta eta Azeari Andonegi palariek pala motzeko Euskal Herriko txapelketako finalerdia jokatuko dute bihar, hilak 2, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan, 18:00etan. Realeko David Arozena eta Koldo Zabala izango dituzte aurkari. Finalerdia partida bakarrera da, eta beraz, irabazle suertatzen den bikotea finalera pasako da zuzenean. Orain hilabete elkarren aurka jokatu zuten bi bikoteek Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Oiangukoak izango diren garaile (25-40).
Bestalde, Udaberri txapelketan, Oianguko Beñat Ibargurenek eta Iñaki Agirrek ligaxkako azken partida dute gaur Antzuolan, Olalde klubekoen aurka. Olaldekoak dira faborito, orain arte partidarik ez baitute galdu, baina Oiangukoek ezustekoa eman eta irabazten badute, finalerdietara sailkatuko dira.