Ataunen pilota partidak jokatuko dituzte gaur
Ataun Kirol Elkarteko pilotariek bi neurketa jokatuko dituzte, asteburu honetan, Auzoeta kiroldegian. Gaur (ostirala) 19:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira. Batetik, kimu mailan, Elorri Ramirez eta Maialen Galarsoro Oiartzun-1en aurka ariko dira, paletan. Ondoren, Uxue Azkonobieta, Aimar Barandiaran eta Maite Goikoetxea infantilak, eskuz binaka, Legazpirekin lehiatuko dira.
Asteburuko jardunaldia Altzon eta Andoainen osatuko dute. Altzon, bihar 17:15ean, Elorri Ramirez eta Maialen Galparsorok beste neurketa bat dute, paletan. Andoainen, bihar 16:00etan, Ataun-Avia2ko Beñat Senar eta Ander Galparsoro Gazteleku1en aurka ariko dira.