Balkoietan zabor poltsak zintzilikatzeko deia egin dute Lazkaon
Lazkao Birziklatuz taldeak, atez ateko hondakin bilketaren aurka protesta ekintza bat egiteko deia zabaldu du, gaur. Etxeetako balkoietan zabor poltsak zintzilikatzeko eskatu die herritarrei, “laster” jarriko den atez atekoari aurkakotasuna adierazteko. Asteburutik aurrera jartzeko eskaria egin du taldeak, ohar batean.
Plataforma horrek Lazkaoko Udalari otsailaren 7an eskatu zion atez ateko sistema jartzeko erabakia urtebetez atzera zezala, “edukiontzien sistema hobetzeko eta sentsibilizazio kanpainak egiteko”. Urtebete geroago, zer bilketa mota nahi zuten herritarrei galdetzeko ere eskatu zuen. Alkatearen “erantzun ezaren aurrean” antoaltu du zabor poltsak agerian jartzeko ekintza.