'Blancanieves' film saritua emango dute asteburuan Ataunen
Pablo Berger bilbotarrak zuzendutako Blancanieves filma ikusi ahalko da, asteburu honetan, Ataungo Herri Antzokian. Espainiako Goya zinema sarietan saritu dute, aurten, 10 garaikurrekin. Maribel Verdú, Macarena García, Sofía Oria, Daniel Giménez Cacho, Ángela Molina, Pere Ponce eta Inma Cuesta aktoreak dira protagonista.
Emanaldiak:
- Ostirala (martxoak 1): 22:00etan.
- Igandea (martxoak 3): 19:30ean.
- Astelehena (martxoak 4): 21:00etan.