Costa Bravara bidaia antolatu dute Olaberrian
Olaberriko Udalak sei eguneko bidaia antolatu du Costa Brava itsasertzera (Katalunia), 65 urtetik gorako herritarrentzat. Maiatzaren 6tik 11ra da egonaldia. Lehentasuna adintsuenek dute. Prezioa 200 euro da jubilatuentzat, eta 250 euro pentsiodunentzat. Izena martxoaren 27rako eman behar da, udaletxean, eta 50 euro jarri behar da pertsonako.