Emakumeen egunaren harira, afaria antolatu dute Gaintzan
Hurrengo ostiralean gogoratu da, mundu osoan, Emakumearen Eguna. Gaintzan ospakizun afaria antolatu dute. Biharamunean izango da oturuntza, martxoaren 9an, larunbatarekin. Gaintzako Oteñe erretegian elkartuko dira festa hori ospatu nahi duten herritarrak, 21:15ean. Izena aurrez eman beharra dago, osteguna (martxoak 7) da azkeneko eguna, jatetxera hots eginda (943 88 98 48).