Antioko interpretazio zentro lanak bide onean doazela dio Serranok
Antioko interpretazio zentroa eta jatetxea egokitzeko lanak martxa onean doazela azaldu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Atzo egin zuten lanak ikustera joateko bisita, eta elurrak atzerapenen bat eragin badu ere, epeen barruan ibiltzeko moduan izango direla uste du.
Goierriko Hitza
Goierri
Antioko interpretazio zentroa eta jatetxea egokitzeko lanak martxa onean doazela azaldu du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Atzo egin zuten lanak ikustera joateko bisita, eta elurrak atzerapenen bat eragin badu ere, epeen barruan ibiltzeko moduan izango direla uste du.
Eraikinaren barrualdean, “azken ukituak” ematea bakarrik falta dela azaldu dute alkateak eta obraren arduradunak, barruko ekipazio guztiak jarrita baitaude jada. Hala, jatetxearen sukaldeko ekipazioa eta komun publikoak prest daude. Serranoren hitzetan, “garbiketa lanak dira bukatzeko falta direnak”.
Jatetxearen kudeaketa eramateko bost enpresa aurkeztu dira, eta hilaren 14ra arteko epea dute kudeaketa proiektuak aurkezteko. Behin proiektuak jasota, teknikari talde batek aztertuko ditu, tartean Gipuzkoako Ostalari Elkartekoak izango direlarik. Udalaren asmoa, erabakia lehenbait lehen hartzea da, lehiaketa irabazten duen hautagaia “ahalik eta azkarren jatetxea ekipatzen has dadin”.
Barrualdeko lanez gain, eraikinaren kanpoaldean, hondeamakinak merendaleku moduan egokituko dituzten bost plataformak prestatzen ari dira. Gero egurrezko mahaiak eta eserlekuak jarriko dituzte, jendeak erabil ahal izan ditzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.