Bosgarren edukiontziko txartela hartzeko epea luzatu dute Beasainen
Beasainen edukiontzi organikoaren sarraila aldaketak izan duen arrakasta kontuan izanda, txartelak berritzeko edo herritar berriek izena emateko epea zabalduko dute Sasieta Mankomunitateak. Horretarako hurrengo astean udaletxera gerturatu daitezke interesatuak 10:00etatik 13:30etara. Apirilean, gainera, kanpaina berezia egingo dela orainidk bilketa honetan parte hartzen ez duten besaindarrak animatzeko.