«Ez dut amets berezirik, bizitza datorren bezala onartzen dut»
Irakaslea da Ana Sesma (Donostia, 1972). Legorretartzat du bere burua, nahiz eta aspaldi bizi den herritik kanpo. Ikasketak egin ondoren 11 urte egin zituen Malagan. Azken 5 edo 6 urteetan Itsasondon bizi da.
Martxoak 8, ospatzen al duzu?
Normalean ez dut ospatzen, baina aurten animatuko naiz.
Martxoak 8, erreibindikatzen al duzu?
Ez, baina garrantzitsua da emakumeak lan munduan duen garrantziaz jabetzea.
Zaletasun bat.
Mendia.
Liburu bat.
El hombre que susurraba al oido de los caballos.
Musika talde bat.
Nahiko ‘karka’ naiz eta George Moustaki gustatzen zait.
Abesti bat.
Pablo Milanesen Yolanda.
Janari bat.
Pasta, edozein modutan prestatuta.
Edari bat.
Ez naiz oso txisposa, eta gehien bat ura edaten dut.
Oporretarako leku bat.
Iratiko oihana.
Amets bat.
Ez dut berezirik, bizitza datorren bezala onartzen dut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Topikoa izango da, baina nire bi semeak jaio zirenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ahaztuko ez dudana, autoko bolantearentzat zorroa.
Gorroto duzuna.
Gosea.
Goierriko txoko bat.
Edozein mendi, eta Txindoki ikusten bada hobeto.
Herriko alkate bazina…
Agian, aste buruetan herriari bizitza gehiago ematen saiatuko nitzateke.
Itsasondon biziko ez bazina…
Malagan biziko nintzateke.