Bereziartua aita-semeek irabazi dute Arrano mus txapelketa
Azpeitia aldera joan da aurten Arrano mus txapelketaren titulu nagusia. Antonio eta Joxe Antonio Bereziartua aita-semeek jantzi dute txapela, finalean, Manolo Garcia beasaindarrak eta Agustin Alonso ordiziarrak osatutako bikoteari irabazita. Guztira, 90 bikotek parte hartu dute aurten, horietatik 60, Goierrikoak. Antolatzaileak gustura agertu dira parte-hartzaile kopuruarekin, eta baita larunbatean izandako giro onarekin ere.