Gipuzkoako 85 gaztetxok parte hartu dute Eskolarteko Txirrindulari Txapelketan, Beasainen
Gipuzkoako hiru txirrindulari taldetako 85 gaztetxok parte hartu dute asteburuan, Beasainen jokatu den Eskolarteko txapelketan. Loinatz Txirrindulari Elkartekoek antolatutako proban, Goierriko Ikolan Lanaldi, Tolosaldeko Limousin Cartonajes, eta Andoaingo Taldeko ordezkariak aritu dira, haur, alebin eta infantil mailan.
Alebinen mailan, lasterketa eta erlojupekoa egin zituzten. Aurrenekoan, 8 itzuli eman zizkioten herrigunean osatutako zirkuitoari. Mutiletan, Goierriko Ikolan Lanaldi taldeko Mikel Alonso izan zen azkarrena, eta nesketan, Andoaingo Taldeko Izarne Mayoz. Erlojupeko proban ere (itzuli bakarra), Alonso eta Mayoz izan ziren azkarrenak.
Alebinen mailako lasterketan (4 itzuli), Ikolan Lanaldiko Josune Aldanondok irabazi zuen; mutiletan berriz, Tolosaldeko Limousin taldeko Ander Usandizagak. Azkenik, 11 urtez azpikoen lasterketa herrikoiean, Andoaingo Unai Galarza eta Tolosaldeko Wiliane Olano izan ziren azkarrenak.