Albisua oroituz amaitu da aurtengo Goñiren Omenezkoa
Amaitu da Xabier Goñi pilotariaren omenez, orain 22 urte Zumarragan jokatzen den pilota txapelketa. Aurtengoan, Alejandro Albisuari omenaldia egin diote haren senitartekoarekin batera. Albisua gogoratzeko senideak, Beloki pilota eskolako Asier Intxausti eta Igor Susaeta, Urola futbol taldeko ordezkariak, hainbat elkarte gastronomikoko kideak, Juan Luis Ubera Euskal Herriko pilota federazioaren ordezkaria eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bildu dira.