Aurtengoan ere ospatu dute Zumarragan Pazko Bigarreneko jaia. Antion egin ohi da erromeria, eta garai batean askoz ere jendetsuagoa bazen ere, oraindik ere zumarragar asko erakartzen du jaiak. Haurrentzako jolasak, txokolate jana eta aizkora erakustaldia izan dira erromeriaren ardatzak, baita Aintzinako Ama txistularien doinuak ere.
Amaitu da Xabier Goñi pilotariaren omenez, orain 22 urte Zumarragan jokatzen den pilota txapelketa. Aurtengoan, Alejandro Albisuari omenaldia egin diote haren senitartekoarekin batera. Albisua gogoratzeko senideak, Beloki pilota eskolako Asier Intxausti eta Igor Susaeta, Urola futbol taldeko ordezkariak, hainbat elkarte gastronomikoko kideak, Juan Luis Ubera Euskal Herriko pilota federazioaren ordezkaria eta Mikel Serrano Zumarragako alkatea bildu dira.
Ordiziako Artzain Egunarekin batera hasten da urtero Idiazabal Jatorri Iizendapeneko Gaztaren denboraldia. Ordiziako azoka berezietan garrantzitsuenetakoa izaten da, iraileko euskal jaietako azokarekin batera. 1995. urtean egin zen aurrenekoz Idiazabal gaztaren denboraldi berriarekin lotutako festa hori, eta harrezkero, urteroko festa bihurtu da.