Emakumeak protagonista Igartubeitiko bertso saioan
Emakumeen nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ekitaldien barruan, lau emakumezko bertsolarik ‘Ez da kasualitatea’ saioa egin zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian, joan den martxoaren 22an. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maddi Ane Txoperena eta Miren Amuriza aritu ziren bertsotan, eta Amaia Agirre gai jartzen. Bi musikariren laguntza ere izan zuten emanaldian zehar. Saio hartako irudiak bideoan bildu ditu Gotzon Aranburu kazetariak.