Euskal Herriko Itzuliko bolondresen bilerak gaur, bihar eta etzi
Gaur bihar eta etzi, arratsaldeko 19:00etan bilera egingo dute Euskal Herriko Itzulian bolondres lanak egiteko izena eman zutenek Loinaz Txirindulari Elkartean. Bidegurutzeak, petoak, banderatxoak, kamisetak eta beste opari batzuk ere banatuko zaizkie bolondresei. Taldeka izena eman zutenek, nahikoa dute taldeko kide bat azaltzearekin. Itzulia ostiralean eta larunbatean izango da Beasainen.