Haur sahararrak uda pasatzera ekartzeko deia egin dute
Saharar herriaren aldeko Saada Sahara eta Algamar elkarteek aurten ere Oporrak Bakean programa jarri dute martxan. Programa honen bidez, Saharatik haurrak Goierrira ekartzen dituzte bi elkarte hauek, haurren elikadura eta osasun egoerak hobetzeaz gain, “kanpamenduetako udako egoeratik ihes egiteko aukera bat eman eta kumtura eta ohitura ezberdinak emateko aukera emateko”. Bi elkarteek gaur goizean Beasaingo udaletxean egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, “krisialdi egoera dela eta 130 haur gutxiago etortzea aurreikusten da aurten Euskal Herrira”. Haurrak bi hilabetez egoten dira hemen, eta “joan-etorriko gastuak behintzat Udalek ordaintzen dituzte”. Gainerako gastuak, Udal bakoitzaren arabera laguntzen dira.
Prentsaurrekoan azaldu dutenez “krisiagatik hemendik laguntza gutxiago bidaltzen da, haur gutxiago ekartzen dira uda pasatzera eta hango kanpamenduetako egoera geroz eta larriagoa da”. Horregatik haur sahararrak Goierriko etxeetan hartzeko deia egin dute. Beraiekin harremanetan jartzeko saada_sahara@hotmail.com helbidera idatzi edo 659 53 50 73 zenbakira deitu daiteke.
Hona hemen iaz Goierrira etorritako haur sahararren irudiak: