Txindokiko hainbat atleta kontzentrazioak egiten ari dira Mediterraneoan
Txindoki-Jaso atletismo taldeko hainbat atleta Gipuzkoako Federazioarekin kontzentratuta daude astelehenaz geroztiz Herrialde Katalanetan. Haur eta kimu mailakoak Saloun daude, Txiki Arrugaeta entrenatzailearekin. Honakoak dira: Nora Tobar, Ainhoa Goikoetxea, Irati Zubizarreta, Danel Calvillo, Adrian Pajares, Naiara Ibañez, Paula de Juan, Aitor Mujika, Xabier Muriel, Ane Torres, Amets Otaegi, Leire Garmendia, Ane Irribarria, Ahizpea Oiarbide, Eneritz Aldanondo, Ainara Zubeldia eta Eider Carrion.
Bestalde, jubenil eta junior mailakoak Benicasinen daude, Odei Lopez eta Eñaut Insausti entrenatzaileak lagun dituztela. Maria Ibañez, Uxue Ibañez, Ana Samaniego, Olatz Unanue, Maider Unanue, Dorleta Oiarbide, Alba Torres, Amets Gurrutxaga, Dorleta Armendariz, Janire Agirre, Ainhoa Argandoña, Itsaso Estala, Nerea Galparsoro eta Gari Garmendia dira joandakoak.
Karratuk urrea Europakoan
Aste Santuen aurretik Donostian jokatutako beteranoen pista estaliko Europako Txapelketan urrea lortu zuen taldeka krosean –Espainiako selekzioarekin– Jose Jabier Cuadrado Karratuk. 45 eta 49 urtekoen artean laugarren izan zen. Aingeru Martinez de Rituerto lazkaotarra, berriz, hirugarren izan zen gorako jauzian. Txindokiko 11 atleta aritu ziren lehian.