EHEren bizikleta martxa, bertan behera
EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak gaur goizean Beasaingo tren geltokitik abiatuta egitekoa zuen bizikleta martxa bertan behera uztea erabaki du, eguraldi euritsua eta hotza dela eta. 11:30ean ziren abiatzekoak, eta Goierri beheko hiru herri nagusiak (Beasain-Lazkao-Ordizia-Beasain) lotzea zuten helburu, jaia eta aldarrikapena uztartuko lituzkeen martxa batean.
Euskal Herriko 53. Txirrindulari Itzuliaren azken etapa Beasainen hasi eta bukatuko dela baliatuz (gaur 24 kilometroko erlolupekoa dute txirrindulariek) euskararen aldeko aldarria egin nahi zuen talde euskaltzaleak. Martxarik ez da egin, baina EHEko kideek gaur arratsaldeko etapa jarraitzeko deia egin diete euskaltzale guztiei.