Etxegaraten eta Deskargan, elurra ari du erruz
Gaur goizean Goierriko mendi eta mendateak zurituta esnatu dira. Goierri behean bazterrak lapaxtu ditu elurrak, baina Goierri garaian zuri azaldu dira bazterrak. Eguerdian bertan elurra ari zuen Etxegaraten eta Deskargan, erruz gainera. Bi portu horiek dira zirkulazio gehien duten Goierriko bi gainak. Otzaurten eta Lizarrustin ere elurra ari du. Zirkulazioarentzat irekita baldin badaude ere, errepide horietan kontuz ibilitzeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak. Errepideei buruzko informazio gehiago, hemen.
Hala ere, iragarpenek diotenez, arratsaldean hobera egingo du eguraldiak, eta elur-maila 800 metro inguruan kokatuko da. Bai Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ari diren txirrindulariek eta baita zaleek ere eskertuko dute ateri egotea, nahiz eta hotza gainetik ezin kendu.