Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo
Altzagako Udalak 228.000 euroko aurrekontua du aurtengo urterako. Urtarrilaren 30ean onartu zuen udalbatzak 2013rako diru-saila, eta alegazio epean inolako helegiterik jaso ez zuenez, martxoaren 20an ofizialki behin betikotzat geratu zen.
Iazko ekitaldiarekin alderatuta %14,17ko jaitsiera dute aurten Altzagako aurrekontuek, 37.638 euro gutxiago. UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren beherakadak eragin du, hori baita udalaren diru iturri nagusia.
Gastu arruntei aurre egiteko lain emango du, besterik ez. Ondasunak mantentzen edo zerbitzuak ordaintzen 94.986 euro joango dira, pertsonalarentzat 82.640 euro daude, eta transferentzia arruntentzat (UFFFren aurreko ekitaldietako itzulketetarako aldundiak bideratutako mailegua du udalak, adibidez).
Inbertsioetarako ez du gerakinik Altzagak. Obra txikietarako 2.000 euro gorde dituzte.