Bide Bide enpresak kudeatuko du Antioko interpretazio zentroko ostalaritza zerbitzua
Bide Bide enpresak kudeatuko ditu Antioko interpretazio zentroko jatetxea zein taberna. Hiru hautagaien artean puntu gehien lortu dituen enpresa da; beste biak Alba Ortiz, Beasaingo Blues Brothers tabernaren jabea eta Ramon Larrañaga izan dira. Mikel Serranok berria iragarri du gaur goizean, Zumarraga Lantzeneko batzordeak erabakia hartu eta jarraian. Serranoren arabera, “eskarmentu handiko enpresa da, bi taberna ditu Donostian eta bat Ibizan; Donostian hirugarrena irekitzekoak dira, eta jatetxeak kudeatzen ere eskarmentua dute”.