
Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal bertsolariak irabazi du aurtengo Osinalde saria. Entzuleen ustez ere, bera izan da onena. Hori dela eta, bigarren saria eman da. Imanol Uria algortarrarentzat izan da. Bertsorik onena, berriz, Iñaki Aleman iruritarrarena izan da. Josu Oiarzabal azpeitiarrak, Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Peio Ormazabal arrigorriagarrak ere parte hartu dute.
Urtero bezala, ikusleek bataren edo bestearen alde apustu egiteko aukera izan dute. Irabazlearen izena asmatu dutenen artean saski bat zozketatu da. Eli Olariaga ormaiztegiarrak irabazi du. Bestalde, Osinalde elkarteak ere hiru sari zozketatu ditu. Ostatuan bi lagunentzako afaria 1.054 zenbakiari egokitu zaio, Korta jatetxean bi lagunentzako afaria 538 zenbakiari eta Aztiri erretegian bi lagunentzako afaria 317 zenbakiari.