Zigortutako Donostiako 8 gazteei elkartasuna adierazi diete Ordiziako gazteek
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen atzo Donostiako 8 gazteren kontra Auzitegi Nazionalak jarritako seina urteko kartzela zigorra; beste zazpi, berriz, absolbitu egin zituen. Zigortutako gazte horiei babesa emateko, eta euskal gazteriaren kontrako epaiketak geldi ditzatela eskatzeko bideoa egin dute.












