Auzokonposterako Ordiziako lehen gunea irekiko dute asteartean
Ordiziako Udalak datorren asteartean, hilak 16, abiatuko du auzokonpostaren kanpaina berria, Arana auzoan. 19:00etan inauguratuko dute Araba kaleko lorategian jarritako auzokonposterako gune berria. Martxoan zehar Sasietako teknikarien ikastaroa jaso ondoren, hamahiru dira bertan konposta egiten hasiko diren familiak. Konpostagailua, aholkularitza eta jarraipena Sasietaren ardura izan da, eta udalak eremua egokitu du.
Kanpaina, ordea, ez da auzo horretara mugatuko, eta herritar guztiei eman nahi zaie konposta auzolanean egiteko aukera. Egiten den eskaera kopuruaren arabera, beste zenbait gunetan jar daitezkeen auzokonpostagailuak azterketa egingo du udalak. Eskaerak egiteko 943 16 48 75 zenbakira deitu behar da.












