Goierriko Bola Txapelketa bihar bukatuko da
Goierriko 25. Bola Txapelketaren azken tiraldia bihar izango da, Olaberrian. Izena emateko aukera 10:30-11:30 eta 16:30-17:30 tarteetan egongo da. Gauean afaria egingo dute, Arkupe elkartean. Sailkapenean buru Xepeiño Agirre segurarra dago (285), Pedro Lazkano donostiarra (282) eta Andoni Berasategi idiazabaldarra (280) atzetik dituela. Agirrek igandean Lehendakari txapelketa irabazi zuen, Urnietan, bost jardunaldikoa. Berasategi bigarren geratu da, eta Antonio Agirre segurarra laugarren.













