Kantabrian irabaziz gero, gertu luke igoera fasea Estanda Ordiziak
Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sail...
Lau jardunaldi besterik ez dira falta Espainiako Zilarrezko mailako nesken areto futboleko liga erregularra bukatzeko, eta geratzen diren lau partidak finalen parekoak izango dira Estanda Ordizia taldearentzat. Sailkapeneko bigarren eta hirugarren sailkatuek neurtuko dituzte bihar indarrak Kantabrian, Ordiziak eta Rocacero Guarnizok. Lau puntuko aldea dago bi taldeen artean, baina Guarnizokoek partida bat gutxiago jokatua dute, eta horrek are interesgarriagoa egiten dute neurketa. Ordiziak irabaziz gero, gertu izango luke igoera fasea jokatzeko sailkapena. Emilio Ortiz entrenatzaileak puntuekin itzultzeko itxaropena badu, aste osoan lan-saioetan ondo aritu baitira neskak.