Lazkaoko plazan ezingo da aparkatu astelehenetik
San Prudentzio jaietarako barrakak muntatzen hasi behar dute datorren astean, Lazkaon. Hala, Euskadi plazako aparkalekua hutsik utzi beharko da. Astelehen goizean itxi egingo du Udaltzaingoak, ibilgailuentzako. Aparkalekua maiatzaren 3arte egongo da itxita. Jai egitarauaren hezurdura urteroko bera izango da. 26an hasi txupinazoarekin, 27an mozorro eguna, 28an San Prudentzio, eta 30ean kuadrillen eguna.