Olaberria Ezagutzen azoka eta festa egingo dute igandean
Olaberriko Herri Eskolak azoka antolatu du, iganderako. Olaberriko herrigunean izango da. Bertako baserrietako produktuen azoka, bigarren eskuko gauzen merkatua, jolasak, patata-tortilla lehiaketa eta bazkaria jarri dituzte egitarauan. Olaberria Ezagutzen izena eman diote jaiari.
Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ekainaren 9an Olaberrian ospatu aurretik, azken aurreko ekitaldia izango da etzikoa. Azoka 11:00etan hasiko da. Nekazarien jakiak, eta norberak etxean dituen gauzen salmenta egingo dira. 12:00etan pintxoak salduko dituzte.
Patata-tortilla lehiaketa ere izango da. Izena emateko azkeneko eguna gaurkoa da (648 85 88 13ra hots eginda, edo komunikazioa2013@kuttunolaberria.org-era idatzita. Patatak eta arrautzak antolakuntzak ipiniko ditu, eta gainerako tresnak zein osagaiak partaideek eraman behar dituzte.
Bazkaria herrikoia ere egingo dute. Oilasko errea, entsalada, patata tortilla eta ogia sartu dituzte menuan (15 euro). Txartelak udaletxean, Zezilione ostatuan edo Tabernan erosi behar dira. Edaria eskuratzeko taberna jarriko dute antolatzaileek.
Jaialdiak arratsaldean segiko du. 15:30ean haur jolasak, eta 16:30ean helduentzako jolasak prestatu dituzte. Zaldian paseatzeko aukera ere izango da.
Bestetik, Euskal Herriko Itzulian Movistar taldeko txirrindulariek —Nairo Quintana irabazlea barne— eta Alberto Contadorrek tartea hartu dute, Olaberriko eskolako haurrekin argazkia ateratzeko. Festari babesa eman diete.