
Igandean Dantzari Txiki eguna ospatu zen Gabirian. Sei taldek parte hartuko dute: Idiazabalgo Axarik, Beasaingo Aurtzakak, Ordiziako Amets Bidek, Urretxu eta Zumarragako Irrintzik, Zarauzko Mollarrik eta Gabiriako Goruntzek. 200 lagun inguru elkartu ziren. 11:30ean haurrei harrera egin zitzaien eta, ondoren, herriari itzulia eman zioten dantzan. Gaztetxoek Osinalde eta Erbie elkarteetan bazkaldu zuten. Bukatzeko, Modestorekin dantzaldia egin zuten.