Atseden Tokik ostiralean egingo du urteko batzarra
Ataungo Atseden Toki jubilatu elkarteak ostiralean egingo du urteko batzar nagusia, 18:00etan egoitzan. Iazko diru kontuak itxi, eta aurtengo ekitaldien nahiz aurrekontuen berri emango dute arduradunek.
Bestetik, maiatzaren 2rako egun osoko irteera antolatu du elkarteak. 09:00etan abiatu, eta Donostiako Zientziaren Kutxagunera joango dira, 09:00etan irtenda. Miramonen bertan dagoen jatetxe batean bazkalduko dute, menua. Herrira 21:00etan itzuliko dira. Bazkideek 30 euro ordaindu behar dute, besteek 35. Izena gaur edo bihar (asteartea-asteazkena) eman behar da, 11:00etatik 13:00etara.