Ikasleak Beasaingo udaletxean izan dira energia aurrezteko proposamenekin
Beasaingo ikastetxe guztietako hamar urtetik gorako haur taldetxo bana Beasaingo udaletxean izan dira gaur goizean, Koldo Agirre alkateari eta Aitor Larburu zinegotziari energia aurrezteko egingo lituzketen proposamenak aurkezten. Ikastetxe bakoitzean Agenda 21en barruan ingurugiroarekin lotutako gai bat lantzen dute urteero eta gero udaletxeetara jotzen dute ikasleek proposamenak egitera. Aurtengoa Beasainen halako lanketa bat egiten den zortzigarren aldia da. Aurten ikastetxeetan landutako gaia energia izan da.
Ikastetxe bakoitzeko ordezkariek kalean ikusi dituzten beharrak azaldu dizkiete lehenik Udalkideei: auto gehiegi eta bizikleta gutxigi erabiltzen duela jendean Beasainen, argiteria leku batzuetan gehiegi eta beste batzuetan gutxiegi dagoela, argiteria denbora gutxitzeko eskatu dute, eguzki plaka asko egon arren batzuk ez dutela ongi funtzionatzen eta gehiago ere eskatu dituzte, kutsadura neurketak egiteko eskatu dute, …
Agirrek ikasleen diagnostikoak “egokiak” direla azaldu du eta aipatutako neurri batzuk hartzen hasita daudela eta beste batzuk kontuan hartu dituztela azaldu du. Esaterako, bidegorria kiroldegitik ia Ordiziaraino luzatzeko asmoa dagoela azaldu du eta denborarekin bide gehiago egiteko asmoa ere badagoela azaldu du, ados azaldu da energia aurrezteko sentsibilizazio kanpaina gehiago egin beharko litzatekeelakoan, gutxiago kontsumitzen duen argiteria jartzearen alde azaldu da eta beste hainbat punturekin ere adostasuna azaldu eta ahal den neurrian gauzak hobetzen saiatuko direla esan du.