Igandean jokatuko du Jon Ander Albisu pilotariak (San Gregorio, Ataun, 1990-5-6) Lehen Mailako bere aurreneko finala. Binakako Txapelketan bigarren parte-hartzea izan du, aurten ere Pablo Berasaluze aurrelari duela, eta iaz finalaurrekoetara iritsi baziren, aurten azkeneraino heldu dira. Txapelketa nola joan den ikusita, finalean sartzea “oparia” izan dela aitortu du,
Goierriko Hitza-ri eskainitako elkarrizketan. Baina, horregatik ez dute helburua leundu: txapela jantzi nahi dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Bihar, asteazkena, papereko edizioan Jon Ander Albisuri egindako elkarrizketa.

Jon Ander Albisu pilotaria, Ataun San Gregorioko Zelai pilotalekuan, ostiralean./Gotzon Aranburu