Ormaiztegi Garbia plataformak ere herri galdeketa egiteko asmoa du
Asteburuan zabor bilketa ereduari buruzko herri galdeketa egin zen Legazpin bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak antolatuta eta Ormaiztegi Garbia plataformak ere galdeketa antolatzeko asmoa azaldu du. Talde honek bosgarren edukiontziaren aldeko eta atez atekoaren aurkako 562 sinadura bildu ditu.