Uxue Alberdi Ataunen izango da gaur, kontu eta kantu
Liburuaren nazioarteko eguna gaur dela eta, Ataungo Udalak ekitaldi bat antolatu du, gaurko. Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarra Herri Antzokian izango da, 17:00etan. Kontu-kontari… kantari izeneko ikuskizuna egingo du Alberdik.