Euriari beldurrik ez dioten mozorroak Lazkaon
Jendetza dabil Lazkaoko kaleetan, festetako mozorro egunean. Askotariko mozorroak ikusteko aukera dago eta askok mozorroarekin erlazioa duten estalkiak ere badituzte. Estalkietako musika, tabernetakoa, autotxokeetakoa, txarangarena… Euriz eta musikaz bustitako eguerdia ari dira izaten.
Mozorroez gain, artisau azoka eta Lazkaoko talogileak ere egon da goiz partean, plaza ondoko frontoian. Laster mozorrotuen bazkaria hasiko da txosnetan.
Hemen mozorrotuen argazki batzuk:







































