Goi tentsioko linearen aurkako topaketa Seguran
Goierriko herri ezberdinetako herritarrak bildu dira gaur Seguran goi tentsioko linearen aurka protestatzeko. Goizean zehar, linearen nondik-norakoak azaltzen zituzten panel informatiboak egon dira Txanbolinpen, eta inguruetan triki-poteoa egin dute, Gabiriako trikitilariak lagun hartuta. Eguraldi txarra egiten zuenez, Baratze pilotalekuan egin dute bazkaria bildutakoek. Beste behin, linea honek ekar ditzakeen kalteak azaldu eta proiektu honen aurka daudela erakutsi dute hainbat herritarrek.












