
Gaur ere zabalik egon da Ekobizi azoka Ordizian. Frontoi barruan egin dituzte gaurko ekintzak, kanpoko forntoian hotz egiten zuelako. “Atzo arratsaldean baino jende gutxiago” ibili dela diote postuetan daudenek.
Eraikuntzetarako denetariko materialak zeuden ikusgai: etxeak berotzeko sistemak, energia berriztagarria lortzeko gailuak, eraikuntzak isolatzeko material ezberdinak, eta bestelako hainbat produktu.
Azokaz gain, arratsaldean haurrekin materialak berrerabiliz eskulanak egin dituzte barruan zegoen postuetako baten barruan. Frutak biltzeko plastikozko sareari forma eman plantxa batekin berotzen zituzten forma emateko.