Eguerdiko 12:00ak puntuan zirenean abiatu dira Imanol Ugarte, Unai Perea eta Ander Ibarguren txirrinduarekin eta Maria, Rafa Lasa eta Mariano Fernandez zaldekin Gabiriako Mandiola baserritik gora, zaldizko eta txirrindularien arteko lehian. Hasiera batean Korta jatetxetik abiatzekoak baziren ere, eguraldi txarragatik aldatu dute irteera puntua, ibilbidea motzagoa izan zedin. Lau kilometro eskas ingurukoa izan da azkenean.

Helmugara iristen lehena Mariano Fernandez izan da bere zaldian eta honen ondoren hiru txirrindulariak iritsi dira. Iristen azkenak Maria eta Rafa Lasa izan dira, zaldiz. Lehia egin aurretik adostuta zuten bezala, helmugara, Atagoitira, azkena iristen zenak galtzen zuen lehia eta, beraz, zaldizkoek galdu eta txirrindulariek irabazi dute gaurkoa.
Jenderik eta kamerarik ez zen falta ez abiatzeko puntuan ezta Atagoitin ere. Helmugaren ondoan tabernatxo bat jarri dute edariekin eta gazta, tortila eta txorizo pintxoekin. Ia-ia dena amaitu omen da. Beraz, giro petralak ez ditu ikusleak atzera bota. Antolatzaileek azaldu dutenez “datorren urtean ere zerbait egiteko gogoz” daude eta “zerbait potoloagoa” ere prestatuko dutela uste dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.