Etorkinen esperientziak eskoletara eramango dituzte Beasainen
Etorkinen integrazioa bultzatzeko asmoz, Bategiteko lau emakume etorkinek euren bizi-esperientzia kontatuko diete Beasaingo lau ikastetxeetako ikasleei. 5. eta 6. mailako ikasleei egongo dira zuzenduta ikastetxeetako hitzaldi hauek «gauzak ulertzeko gaitasuna dutelako jada», eta bertan zergatik etorri ziren, hemen zer egoera bizi behar izan duten eta gaur egun nola bizi diren kontatuko dute lau emakumek: Senegaldar batek, nepaldar batek, errumaniar batek eta Hego Amerikako batek. Maiatzeko lehen bi asteetan eman nahi dituzte hitzaldiak, festak hasi baino lehen, Murumendin, Lizeoan,La Sallen eta Ikastolan. Bategiteren gainerako ekintzen antzera, hitzaldi hauek Beasaingo eskoletan bakarrik emango dituzte.