Kuadrillen eguna ospatzen ari dira Lazkaon
San Prudentzio jaiak ospatzen ari dira Lazkaon. Asteburuko eguraldi kaxkarraren ondoren, euriak tregoa eman die herriko lagun taldeei, eta eguerditik atera dira poteoan, Kuadrillen Eguna ospatzera, Oria txarangak lagunduta. Dozenaka lagun zebiltzan poteoan eguerdi partean, kuadrilla bakoitza, bere blusa koloretsuak jantzita. Bazkarien ondoren, iluntze partean jarraituko du festak.