Olaberriko herri eskolak antzezlan berezia prestatu du: Olaberria-Lazkao epaiketa. Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren aurretiazko egitaraua borobiltze aldera, «ikuskizun didaktikoa eta herritarra» ondu dute. Olaberria 1804an Lazkaogandik banatu zeneko istorioa kontatuko dute. Antzerkiaren estreinaldia Lazkaon izango da, bihar. Bi emanaldi egingo dituzte, Areria antzokian: lehena 17:00etan, eta bigarrena 19:30ean. Sarrera 5 euro da, eta Olaberriko Zezilionea ostatuan eta Lazkaoko Gerriko liburu-dendan daude salgai. Jasotako dirua ekainaren 9an Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko da.
Olaberriko herri eskolak antzezlan berezia prestatu du: Olaberria-Lazkao epaiketa. Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren aurretiazko egitaraua borobiltze aldera, «ikuskizun didaktikoa eta herritarra» ondu dute. Olaberria 1804an Lazkaogandik banatu zeneko istorioa kontatuko dute. Antzerkiaren estreinaldia Lazkaon izango da, bihar. Bi emanaldi egingo dituzte, Areria antzokian: lehena 17:00etan, eta bigarrena 19:30ean. Sarrera 5 euro da, eta Olaberriko Zezilionea ostatuan eta Lazkaoko Gerriko liburu-dendan daude salgai. Jasotako dirua ekainaren 9an Olaberrian ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien festa antolatzeko da., epaikety
Antzerkiaz gain, beste espresiobide batzuk ere txertatu dituzte olaberritarrek ikuskizunean. Elkarte eta erakunde askoren arteko lankidetzan jardun dira. Antolakuntzan, herri eskolaz gain, Olaberriko Udala eta Kuttun guraso elkartea aritu dira. Gidoia, ekoizpena eta koordinazioa Euskal Kantuzaleen Elkarteak hartu du bere gain.
Ikuskizunean honako taldeek parte hartu dute, eskolako ikasle, guraso eta herrikideez gain: Olaberriko abesbatza, Tobera musika eskolako dantza taldea, Aitor Furundarena soinu jotzailea, Goierriko hainbat musikari, Idiazabalgo Axari dantza taldea, Ataunen Jentilen etorrera egiten duten herritarrak…
Ehun lagun baino gehiago
Lazkao-Olaberria epaiketa antzerkiak hiru eskakizuni erantzun nahi die, guraso elkartekoen hitzetan: Olaberria ezagutzera ematea, herritarren parte-hartzea bultzatzea eta ekimen erakargarria egitea.
Olaberriaren historiaren kondairan oinarrituta dago antzerkiaren ardatza. Arlo artistikoan, berriz, dantza, kantua, antzerkia eta musika sartu dituzte. Aktore eta partaide talde guztia herritarrek osatuko dute. Olaberriko bizilagunekin batera, lazkaotarrak, beasaindarrak, ataundarrak, idiazabaldarrak edo zegamarrak ere ariko dira; «guztira, ehundik gora».
«Ikuskizunean gure historiaren zati bat azaldu eta erakutsi nahi dugu. Lehenago gure bailarari Areria deitzen zitzaion, eta Olaberriko herrixka Zeba zen», aurreratu dute antolatzaileek.
Bestetik, olaberritarrek eta lazkaotarrek, 1804ko banaketara arte, «beti beren borroka partikularra» izan dute, eta hori islatuko du antzerkiak. «Makina bat liskar izan dituzte lurren eta basoen inguruan, baita alkatearen izendapenagatik ere». Epaia, bihar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.