Auzoz auzoko bilerei ekingo die gaur udalak
Atez ateko hondakin bilketa sistemari buruzko prozesuari herenegun ekin zion Ordiziako Udalak –astelehen eta asteartean batzar orokorrak egin ziren Herri Antzokian–, eta gaur auzokako bilera errondekin hasiko da. Altamira, Majori eta Otegieneako auzotarrentzat bilerak izango dira gaur eta bihar Oianguren institutuan, 18:30ean. Gaurkoa euskaraz izango da, biharkoa gazteleraz.