2013/5/8

Irimoko parte hartze prozesuak 2. etapari ekingo dio

Urretxuko Udala etorkizunean Irimo guneari zer erabilera eman aztertzen ari da. Horretarako, herritarrekin batera parte hartze prozesu bat ireki zuen urtarrilean. Prozesua martxan zegoela, Europan 12 lehiaketan parte hartzeko aukera ere suertatu zitzaion udalari. Lehiaketa honek denboraren eta espazioaren kontzeptua nahasteko gai diren hirigintza proiektuak aurrera eramatea du helburu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Idiak eta gizon proba taldea lehiatuko dira Eitzagako herri kirol desafioan

Etzi hasiko dira Zumarragako auzoko San Isidro festak; ekintzak maiatzaren 15era arte luzatuko dira

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaindarrak hasi dira festetarako danborrak berotzen

Beasaindarrek gainean dituzte aurtengo Loinatz jaiak, eta batean eta bestean, antzematen da dagoeneko festa usaina. Barrakak jarri dituzte dagoeneko Bernedoeneko aparkalekuan; baita eskenatokia ere Loinazko San Martin plazan. Festetako protagonista nagusietako batzuk, umeak izaten dira, eta haiek ere buru-belarri sartuta daude festetarako prestaketa lanetan. Hilaren 11n egingo duten umeen danborradarako entseguak hasi dituzte dagoeneko, eta indarrez astintzen dituzte danborrak, bideoan ikus daitekeenez.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa