Ezkiotarrak San Migel festak ospatzen ari dira
Ezkiotarrak San Migel eguna ospatzen ari dira. Eguerdian meza nagusia egon da eta, ondoren, Ezkion bildutakoek hamaiketakoa egin dute ostatuan Laja eta Oria trikitilariekin. Arratsaldean, bertso poteo herrikoia egingo dute. Bertsolariekin batera, trikitilariak arituko dira.
Ostiralean, larunbatean eta igandean ere ekitaldiak egongo dira. Hala nahi dutenek, larunbateko herri afarian izena emateko aukera dute oraindik. Horretarako, ostatura deitu behar dute: 943 72 02 67. Helduek 24 euro ordaindu behar dute, gazteek 15 eta haurrek 7.
Igandean, herri kirolak
Aipatzekoa da ere aurtengo herri kirol saioa berezia izango dela. Taldeka egingo da, igandean. Hasteko, txirrindulari bat behor baten aurka arituko da. Ondoren bi korrikalarik neurtuko dituzte indarrak eta, bukatzeko, aizkolarien txanda helduko da.
EGITARAUA:
Ostirala.
- 22:00etan Guri Bost eta Klak!son musika taldeak.
- 17:00etan mus txapelketa eta ume jolasak
- 19:00etan txokolate jana
- 21:00etan herri afaria.
- Ondoren, Izer eta Lutxurdio trikitilariekin eta DJekin dantzaldia.
- 11:00etan meza
- 11:45ean herriko abesbatzaren emanaldia
- 12:15ean Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa
- 12:30ean pilota partidak
- 18:00etan herri kirolak
- 19:00etan barrikotea, zozketa, txalapartariak eta trikitilariak.