Igoera fasea joka dezake oraindik Estanda Ordiziak
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak igoera fasea jokatzeko ametsari eusten dio oraindik, Galiziako A Fervenza taldea 0-1 mendean hartu eta gero. Amaia Septienek sartu zuen partidako gol bakarra. Larunbatean Stylo taldea hartuko du Majorin, eta irabaziz gero, eta Guarnizok kale egiten badu, play off-a jokatzeko aukera izan dezake.