Ikurrinari omenaldia ormaiztegin
Espainiako bandera udaletxean jartzeko agindua dela eta, ormaiztegiar talde batek ikurrinaren aldeko ekimena antolatu du. Herritarrei euren balkoietan ikurrina jartzeko eskatu diete eta ikurrinak salgai jarri dituzte Erosle eta Estanko dendetan. Gainera, ikurrina handi bat jarri zuten atzo udaletxe aurrean. 1936ko gerra eta frankismoa pairatu zituzten Joxepa Galparsorok eta Kontxa Intsaustik altxatu zuten. Ekitaldian txistulariek eta dantzariek ere parte hartu zuten.